“Amama”

-Uxue Arzelus

Baserriko gizona da Tomas (Kandido Uranga). Baserriarengatik eta baserriarentzako bizi da. Ez dirudi, ordea, maitasun hori haren seme-alabei igorri dienik. Baserria oinordekotzan jasoko lukeen seme Gaizkak (Manu Uranga) atzerrira alde egingo du. Xabi (Ander Lipus) alfertzat jo zuten jaio zenean eta ordutik, ahotik joango zaio indarra. Eta Amaia (Iraia Elias) aita ulertu nahian ariko da. Amama, aldiz, belaunaldien arteko transmisio horren lekuko isila izango da.

Ipuin eran hasiko du kontakizuna Altunak. Familiako kide bat jaiotzen denean, zuhaitz bat landatuko dute basoan, haren zuhaitza izango dena, eta amamak kide berriaren etorkizuna baldintzatuko duen kolore bat emango dio zuhaitz bakoitzari. Sustraiak bota ahala, familiako kidearen izaera zehaztuko du. Hala, Gaizka, Xabi eta Amaia haien koloreen menpe bizi dira, haiengandik espero dena egitera behartuta. Altunak, aldiz, belaunaldien arteko haustura edo aldaketa hori kontatuko digu, ordura arte inork zalantzan jarri ez duen tradizioaren transmisio horren birplanteaketa bat.

 

 

“Indarrez eta poesiaz betetako irudiak dakarzkigu Amamak. Egurra, baserriak, argazkiak, zuhaitzak. Hitzik gabe erretratatuko digu aldaketa, eboluzioa. Irudiekin nahikoa baita, amamaren begirada isilak erakutsiko digun bezala.”

Pertsonaia indartsuek osatzen dute filma. Tomasen hoztasunetik hasita Xabiren nagikeriaraino, borobilak dira pertsonaiak. Istorioa hasi ahala Amaiaren ikuspuntuan jarriko gaitu Altunak. Harekin biziko dugu Amama, haren begiradak gidatuko gaitu istorioan. Baina kontakizunak aurrera egin ahala, eta inguruak planto egiten dionean, Tomasen azalean jarriko gara. Film desberdin bat hasiko da orduan. Offeko ahotsa desagertu egingo da eta, neurri batean, kontakizuna ere gelditu egingo da, Tomasen bizitza gelditu den eran. Une horretan hartuko du indarra, nire ustez, Amamak, tradizioak itsutzen duen pertsonaia baten garapenaren lekuko egingo baikaitu Altunak, haren asimilatze- eta aldatze- lanen lekuko.

Lan sendoa dakarkigu, beraz, bergararrak. Belaunaldien arteko haustura erretratatuko digu hitzek baina gehiago iradokitzen duten irudi indartsuez baliatuta. Garen hori determinatzen duen zuhaitza ere ohe sendo bihur daitekeelako.

Zigor Etxebeste

Karolina Almagia

IDATZ EZAZU ZURE KRITIKA HEMEN:


PELIKULA 1

Dantza (2018)

Zuzendaria: Telmo Esnal

Kritika egilea : Zigor Etxebeste

Mama (2015)

Zuzendaria: Julio Medem

Kritika egilea: Karolina Almagia

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile esperientzia onena izan dezazun. Nabigatzen jarraitzen baduzu, baimena ematen ari zara aipatutako cookie-ak onartzeko eta gure cookie-ak onartzeko. cookiepolitika, esteka sakatu informazio gehiako eskuratzeko.

ACEPTAR
Aviso de cookies