“Ma ma”

-Karolina Almagia 

2015-09-15

Azken porrotak gainditu eta gero, zinemagintzan bueltan da Julio Medem drama bitalista eta soil bategaz. Umorea galdu barik minbiziak jota dagoan kaleko emakume bat protagonizetan dau Penélope Cruzek; irakurri eta berehala, gidoiagaz liluratu zan Penélope Cruz eta, berari eta bere senar Javier Bardemi esker, atera zan film hau aurrera.

 

Haren interpretazinoari erreparauta, argi dago Cruzek bere arima eta pasino guztia jarri dauela proiektuan. Aktore ona da eta Almodovarregaz esperimentau zituan honako papel dramatiko honeek biribildu egiten ditu. Baina hori ez da nahikoa pelikula bati eusteko. Eta, honetan, materialak huts egiten dau. Gehiegikeria nagusitzen da, egiantzik bako kontakizun batean.

 

 

 

 

“Bere artea erakusteko, kirofanoan abestu egiten dauen eta hondartzan uretan sartuta pazientea aztertu egiten dauen ginekologo bat asmau dau Medemek. .”

Zuzendari donostiarraren poesia eta atmosfera bereziak sortzeko gaitasuna ukatu barik, Ma Ma honetan infantilismoaren eta pinpirinkeriaren zertzelada batzuk topauko doguz. Magia bilatzeko arriskuak dakarrena.

Zigor Etxebeste

Karolina Almagia

IDATZ EZAZU ZURE KRITIKA HEMEN:


PELIKULA 1

Amama (2015)

Zuzendaria: Asier Altuna

Kritika egilea :Uxue Arzelus

PELIKULA 1

Dantza (2018)

Zuzendaria: Telmo Esnal

Kritika egilea : Zigor Etxebeste

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile esperientzia onena izan dezazun. Nabigatzen jarraitzen baduzu, baimena ematen ari zara aipatutako cookie-ak onartzeko eta gure cookie-ak onartzeko. cookiepolitika, esteka sakatu informazio gehiako eskuratzeko.

ACEPTAR
Aviso de cookies